
Product Description Eleberri poliziakoa eta gotikoa uztartzen dira intrigazko istorio honetan. Max gaztea erortzeko zorian dagoen etxe batean esnatu da. Gorputza orbain izugarriz zeharkatuta dauka. Horrek agerian uzten du kirurgialari batek josi dizkiola zauriak, baina berak ez du ezertxo ere gogoratzen. Norak Medikuntza ikasten du Alemaniako hiri batean, Ingolstadten. Inauterietako gau batean, Max ezagutuko du, eta biek salbatuko dute Danubio ibaian itotzear dagoen ume bat. Berehalako erakarpena sentituko dute bata bestearekiko. Arazo bat dago, ordea: ez dira garai berekoak About the Author ELIA BARCELÓ Elia Barcelók (Alacant, 1957) Hispaniar Filologia eta Anglo-germaniar Filologia ikasi zituen. Innsbrucken bizi da (Austria), eta, bertako unibertsitatean, espainiar literaturako eta konposizioko eskolak eman ditu hainbat urtez. Literatura ere landu du, bere aspaldiko bokazioa. Helduentzako eta gazteentzako nobelak idatzi ditu, eta arrakasta handia lortu du. Hemeretzi hizkuntzatara itzulita dizkiote liburuak. Nobelarik nabarmenenak El caso del artista cruel eta Cordeluna dira, biak ere Edebé Gazte Literatura Saria irabazitakoak. Argitaletxe honetan, La Roca de Is eta Por ti daré mi vida ere argitaratu ditu, besteak beste.
Page Count:
320
Publication Date:
2019-11-01
ISBN-10:
848378534X
ISBN-13:
9788483785348
No comments yet. Be the first to share your thoughts!