
Hizkuntzak elkarlanean garatzen dira. Gure kasuan, unibertsitateko gaiak euskaraz jorratzeko, ezinbestekoa da dagokion alorreko adituen eta hizkuntzalarien arteko lankidetza. Horretan ari dira hala UPV/EHUko Euskara Zerbitzua eta jakintza-alorrak, besteak beste. Hala, Antropologiako Hiztegi hau Antropologia Fakultatearen eta Euskara Zerbitzuaren arteko lanaren emaitza da. Aurretik egin diren lanen ondoren, beste urrats bat eman nahi izan dugu, antropologia-arloko hiztegia sendotuz eta garatuz joan dadin. Harriz harri, etxea eraikiz goaz. Antropologiako Hiztegia, euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez, euskarazko definizio eta guzti, alorreko adituen eta hizkuntza-adituen arteko elkarlanean.
Page Count:
410
Publication Date:
2014-01-01
ISBN-10:
8490820414
ISBN-13:
9788490820414
No comments yet. Be the first to share your thoughts!