
Depresioa munduan hedatuen dagoen gaixotasuna da: 300 miloi pertsonari eragiten diela jotzen da. Haurrengan eta nerabeengan ere oso maiz ageri da, eta osasun publikoko arazotzat hartzen da. Hala ere, haurrengan gutxitan diagnostikatzen da, haurrek askotan ez baitakite zer gertatzen zaien edo ez baitute behar bezala azaltzen beren ondoeza. Horregatik, gurasoek ez ezik, eskolak eta irakasleek ere paper garrantzitsua izan dezakete depresioaren identifikazioan. Pozik Bizi helduaroan hainbesteko kalteak eragiten dituen gaixotasun hau prebenitzeko programa bat da. Irakasleak, haurrekin duten eguneroko harremanagatik eta gertutasunagatik, oso profesional egokiak dira mota honetako programak aurrera eramateko eskolan. Haurrek, programa honen bitartez, ikasten dute beren sentimendu eta emozioak identifikatzen eta horien aurrean erantzun egokia ematen.
Page Count:
144
Publication Date:
2019-07-01
ISBN-10:
8413190614
ISBN-13:
9788413190617
No comments yet. Be the first to share your thoughts!